Interprete gisa, Claudiak esperientzia esanguratsua du bakarlari modura ez ezik, musika ganbera taldeetan, balletean eta orkestretan ere. Inprobisazioaren, musika garaikidearen eta konpositore ospetsuen lanen interpretazioaren bidez, eszenatokian duen sormena eta malgutasuna findu ditu. Bere esperientzia teknikoaren bidez (epe luzean arrakasta bermatzeko eta lesioak saihesteko teknika osasungarri bat azpimarratuz) eta bere ikuspegi pedagogikoagaz, ezaugarri horiek batzen eta eramaten ditu bere klaseetara.
Maisu bezala, pedaldun harpa klasikoaren eta harpa zeltikoaren irakaskuntzan espezializatuta dago, ikasle bakoitzaren berezitasuna sustatzen duen giro inklusibo eta lagungarria sortuz. Aldi berean, interpretazio eta estilo tradizionaletatik haratago, aukera musikalen espektro guztia arakatzera bultzatzen ditu. Musika-aniztasuna esperimentatzea eta mintzatzea Claudiaren klaseetako funtsezko atal dira. Horien bidez, ikasleek kanon klasikotik harago musika-adierazpenaren aukera zabala balioesten ikasten dute, eta pentsamendu kritikoa nahiz gogoeta filosofikoa lantzen dituzte.
2025eko urtarrilean Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan (Bilbo) Masterclass bat eman zuen, bere maisutasuna musikari gazteekin partekatuz. Klase partikularretan izandako irakaskuntza-esperientziari eta ikasketa pedagogikoei esker, irakaskuntza-metodo moldagarri eta indibidualak garatu ahal izan ditu, formakuntza arrakastatsua izateko ezinbestekoak. Bere heziketa ikasle bakoitzaren nortasun, morfologia, behar eta interesetara egokitzeko, Claudiak etengabe eguneratzen ditu bere ezagutzak eta harparako musika transkripzio berriak sortzen ditu.
Ohiko galderak
Aurretiko musika formazioa izanez gero, bikain; harpa klaseak hasten lagunduko du, baina nirekin ez da derrigorrezkoa. Ikasteko eta musikaz gozatzeko gogoa besterik ez duzu behar!
Sei urtetik gorako ikasleak eta helduak onartzen ditut, nahiz eta harpako karrera profesionala egin nahi duten 12 eta 26 urte bitarteko ikasleekin lan egiten espezializatzen naizen.
Zure interesen araberakoa da, baina seguruenik bai: harpa bat alokatu edo erosi beharko duzu etxean entseatu ahal izateko. Alokairu eta erosketa aukerei buruzko informazio zehatza emango dizut. Ez da beharrezkoa zure harpa klaseetara ekartzea (nire instrumentua jo dezakezu ikasgaietan).
Bai! Frogatzeko ikasgaiak ikasle eta familia berriekin aukera ezin hobea dira nire irakaskuntza-estiloa erakusteko eta helburuak amankomunean jar ahal izateko.
Mesedez, jar ezazu harremanetan nirekin egungo tarifen berri izateko. 30, 45, 60 eta 90 minutuko klaseak ematen ditut. Online klaseak ere eskuragarri daude.
Mezu elektroniko bat bidal diezadakezu info@claudiamorenofraile.com helbidera edo harremanetarako formularioaren bidez idatzi. Irrikaz itxaroten nago zure mezua!